XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaun-andreok, esker lehenik, esan duen bezala, Baionako auzapezari.

Eskuetan duzuen lan hau ikusi eta, nire lehenbiziko hitzak behar ziren izan eta hori zen pensatzen nuena esatea, azkenean mahai gainean dugu lan hau horrenbeste urtez lan egin ondoren edo pentsatu ondoren.

Oker ez baldin banaiz, nik uste dut, orduan errektore-ordea nintzela honekin hasi ginen lanean eta hiru urte badaramatza izatea Errektoreordea beraz, behar izan dut bidea egin liburu honek denen eskura jarri aurretik.

Nik uste dut euskaltzale guztiok, euskaraz arduratzen garen guztiok, aspalditik behar genuela lan hau mahain gainean.Lafonen lanak funtsezkoak direlako. Beti izan dira, kanpoko ikerzaleak beti izan dute ardura.

Euskarari buruz orain ere badira kanpoan, ikerzale asko kezkatuak direnak euskararekin; Lafon izan zen hauetako bat, dudarik gabe eta uste dut, bai Euskaltzaindiak eta bai Euskal Herriko Unibertsitateak mesedea egiten diola euskarari mesedea egiten diela euskaltzale guztiei, lan hau eskura jartze honekin.

Beraz, eskerrak guztiei eskerrak lan honekin aurrera egin dutenei, eskerrak euskaltzainburu Jaunari eta eskerrak hemengo auzapezari ere. Merci beaucoup.

VASCONIANA AURKEZTEAN

Jean Haritschelhar, euskaltzainburua

Euskaltzainburu gisa hasiko naiz euskaraz erraiteko Euskaltzaindiaren izenean zer poza daukagun hemen izaitea, Baionako Udaletxean eta areto nagusi huntan, René Lafonen oroitzapenetan eta René Lafonen ohoratzeko.

Beraz, guretzat egun haundia da, Euskal Herriko Unibertsitatearekin antolatu duguna eta, dudarik gabe, hemen aurkezten dugun liburu hau da denek elgarrekin egin dugun lana, alde batetik gure ikasle eta ikerleentzat, bainan denbora berean ere René Lafonen ohoratzeko.